2008/08/10

080810 . HOMOFOBIA AZPEITIKO FIDEO MILETO PUBEAN

======================================================



  • GIZARTEA HAU AURREIRITZIZ ETA FOBIAZ GUZTIZ JOSITA DAGO
  • EHGAM-DOK, 2008-08-12 # Iñigo Aierza

Aupa lagunok!


Atzo arratsaldean lagun batek deitu zidan esanez, bere 2 lagun Azpeitiko Fideo Mileto Pub-etik bota zituztela, herenegun abuztuak 10 bertako etxekoandreak piko 1 emateagaitik.


Harrapatu genuen errebotearekin, erabaki genuen atzo bertan loteak ematera joan behar genuela, eta dena borobil borobil irten zitzaigun.


Hamabost lagun elkartu ginen, eta 15 minututan egon ginen pub barruan loteak elkarri ematen, etxekoandrea ipurdia airean zuela utzi genuen eta ondoren barkamena eskatu zigun egin zuen hanka sartzeagaitik.


Eskutitz honekin Euskal Herriko gay, lesbiana, transexual eta bisexual guztiei bidali nahi diedan mezua hauxe da:


Bizi dezagun gure baldintza sexuala ahaldenik eta naturalen, pikotara aurreiritziak eta fobiak!!!


======================================================

2 comments:

gorka said...

aupa zuek!

Hurrengo baean ni ere gustora joango naiz... egin beharrekoa muxuak ematea bada oso gustora egingo dut lana.

Gorka

SEJ said...

Oso ondo!!!!!
Eta ni Gasteizen aspertzen.....
Muxux