2008/09/13

080913 . BERDINTASUNAREN ALDE!

======================================================



Irailaren 13an jokatuko da kanporaketa zortzi trainerurekin, eta irailaren 14an estropada nagusia bezperan sailkatu diren lau onenekin. Zehaztuta dago. Jokatu egingo da. Aurreneko aldiz, emakumezkoen Kontxako Bandera antolatu da, eta atzo [2008-08-26] egin zen Donostian Banderaren aurkezpena. Antolatzaileak izan ziren bertan, bai eta parte hartuko duten taldeetako ordezkari eta arraunlariak ere. Gipuzkoakoak dira hiru talde (Hondarribia, Zumaia-Getaria eta Tolosa), Bizkaikoa bakarra (Arkoteren izenean Bizkaiko selekzioa), Kataluniako bi (Badalona eta Colera), Kantabriakoa beste bat (Astillero), eta Galiziakoa beste bat (Galiziako selekzioa). Ainhoa Beola berdintasun zinegotziak nabarmendu zuen 1879tik gizonezkoek baino ez dutela parte hartu «arraunaren olinpiadan», eta beharrezko urratsaegin zela: «Ateak ireki behar ditugu, kirol ekitaldi eta ekintzetan gero eta emakume gehiagok parte har dezaten, eta gizonezkoen oihartzun berbera izan dezaten».



======================================================

No comments: