2008/12/13

081213 . DONOSTIA: VATIKANOAREN HOMOFOBIARI STOP!!!








2008-12-13 · DONOSTIA
EHGAM, GEHITU, LGP-BIARRITZ ETA MEDEAK



IKUSI > GEHITUREN ARGAZKIAK



E L K A R R E T A R A T Z E A

DONOSTIA
Abenduak 13 · larunbata · 18:00etan
Bulebarrean
DESPENALIZACION UNIVERSAL
DE LA HOMOSEXUALIDAD
VATIKANOAREN HOMOFOBIARI EZ!!!

Medeak, Gehitu eta EHGAM taldeek larunbatean egingo dugun elkarretaratzean parte hartzera gonbidatzen zaituzte, Estatu Frantziarrak ONUn homosexualitatea mundu mailan despenalizatzeko aurkeztuko duen proposamenaren aurka Vatikanoak agertu duen jarreragatik.

Medeak, Gehitu y EHGAM convocan una concentración para protestar por la oposición del Vaticano a la despenalización universal de la homosexualidad. El Vaticano es contrario a la propuesta, que presentará en breve Francia ante la ONU, en nombre de los 25 países de la Unión Europea, para despenalizar la homosexualidad en el mundo.

  • HOMOSEXUALITATEAREN DESPENALIZAZIO UNIBERTSALA! VAKITANOAREN HOMOFOBIARI STOP
  • Abenduaren 10ean mundu osoan zehar ospatzen da Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren 60. urtemuga. Deklarazio hori aurrerapen nabarmena izan zen askatasuna, duintasuna, pentsamendu askea... eta beste eskubide batzuk onartzeko. Halere, Gehitu, EHGAM eta Medeak taldeek nabarmendu nahi dugu, gaur egun oraindik, urtemuga hori ospatzen dugun une berean, homosexualitatea 70 herrialde baino gehiagotan espetxearekin zigortzen dela, eta horietatik 8tan heriotza-zigorrarekin.

  • Errealitate hori azpimarratu nahi dugu, eta gainera, salatu nahi dugu une honetan Nazio Batuen Erakundean bizitzen ari garen egoera, homosexualitatea mundu osoan zigortzeari uzteko proposamen ez-lotesle bat dela-eta. Europako Batasunaren txandakako lehendakaritzalanetan diharduen den Frantziako lehendakariak, Sarkozyk, egin duen proposamen horren aurrean, Vatikano Estatuak, aurka egingo duela iragarri du, homosexualentzat heriotza-zigorra ezartzen duten beste herrialde batzuekin batera.

  • Vatikano Estatuaren jarrera konplizea salatu nahi dugu mundu osoan zehar milioika pertsona homosexualek bizi duten jazarpenaren aurrean, eta milioika pertsonentzat autoritate morala duen Aita Santuari bere jarrera alda dezala eskatzen diogu, eta deklarazio horrekin bat egin dezan. Eta azkenik, dei bat egin nahi diegu herrialde demokratikoei proposamen hau onar dezaten, eta lagun dezaten Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala egiaz eta era eraginkor batean aplika dadin.

  • Horregatik guztiagatik, dei egiten diegu herritar guztiei datorren larunbatean, hilak 13an, Donostiako Boulevardean arratsaldeko 18:00etan egingo den kontzentrazioan parte har dezaten.

1 comment:

ITU said...

Hola guapisisimas!!!
que bien nos haceis la revolución!!!
Bueno txikas os debemso una disculpa, pensabamos que nos iba a dar para todo pero no pudimos con todo...ya veo que no hubo megafono jeje..

lo sentimos pero no pudimos irnos del feministaldia, no pudimos partirnos en dos...para la próxima vez a ver si ahcemos mejor lo de las fechas.
un abrazo y un morreo pa toas!!
muz