2008/02/02

::: IKUSTEZINA IKUSTEN IKASTEN :::

======================================================




======================================================


======================================================

ORNITORRINKUS HERNANIKO SANDIUSTERRIN



======================================================


IKUSTEZINA IKUSTEN IKASTEN emanaldiak, hitzak eta hotsak >
Datorren larunbatean, otsailak 2, 19:00tan Hernaniko Sandiusterrin joan den asteko Bilboko Zinegoak 08 ren luzapen modura, laburmetrai bat eta ordubeteko dokumentala izango dira, azken hau Iraniar trans egoerari buruz. Maialen Lujanbio eta Judith Montero saxofoi joleak ere parte hartuko dute, performance edo antzeko zerbaitekin. Partehartzaileak: Amaia-Aimarren senitartekoak, lagunak eta Ornitorrinkus. Antolatzaileak: Berdintasun Kontseilua, Herne Neska Taldea Berdintasun Saila-Hernaniko Udala eta Zinegoak.

  • Vestido negro. 63’. Holanda, 2006. Zuzendariak: Negin Kianfar & Daisy Mohr.
  • The Birthday. 12’. España, 2007. Zuzendaria: Sergi Pérez


Horren harira, Amaia-Aimarren borroka gogoratu eta eskertu nahi dugu. Oraindik ere, gure gizarteak arazo asko eta latzak sortarazten dizkie transexualei, normaltzat jotzen denetik at egoteagatik. Joera sexualetan aurrerapausoak eman badira ere, gizon eta emakume kategorietatik haratago geure burua eta, batez ere, besteena ulertzea oraindik ere zaila egiten zaigu. Gizontasuna eta emakumetasuna kaxa itxiak dira eta jendarteak horietako bat, bakarra, esleitzen digu jaiotzean ditugun genitalen interpretazioa dela medio. Honen aurrean, ozenki aldarrikatu nahi dugu norberak nahi duen modukoa izateko eskubidea. Berak zioen moduan, “Amaia eta Aimar izenak agertzea nahiko nuke, bi hauetaz bainago osatua.”


APRENDIENDO A VER LO INVISIBLE > Por este motivo, queremos recordar y agradecer la lucha de Amaia-Aimar. Todavía hoy, nuestra sociedad discrimina a las personas transexuales por estar fuera de lo que se considera “normalidad”. Aunque en la aceptación de las diferentes preferencias sexuales se han dado pasos en los últimos años, aún hoy se nos hace difícil entender, en nosotros mismos y sobre todo en los demás, aquello que está más allá de la categoría de hombre o de mujer. La masculinidad y la feminidad son cajas cerradas y la sociedad nos adjudica una de ellas, sólo una, según la interpretación que se haga de nuestros genitales al nacer. Ante esto, queremos revindicar en voz alta el derecho de cada persona a ser como quiera ser. Como ella/él decía, “Me gustaría que aparecieran ambos nombres, Amaia y Aimar, porque por ambos estoy formada/o.”


======================================================

No comments: